Hemen zintzilikatuko dizkizuet eguberrietako oporretan ez aspertzeko egin beharreko ariketak. Abenduak 16-rako hemen izango duzue guztia. Horretarako geogebra programa behar duzue. Ez baduzue instalatua, lotura honetatik lortu dezakezua, dohakoa da.
Ongi pasatu oporrak!!
Geogebra jaixteko: http://www.geogebra.org/cms/
HAU ERE MATEMATIKA DA?
martes, 6 de diciembre de 2011
AZTERKETAKO AKATS NAGUSIAK
Azterketetan behin eta berriro ondorengo dokumentuko akatsak ikusi ditut. Akats hauek EZIN ERREPIKATUZKOAK dira. Gelan behin eta berriro egin ditugu horrelako ariketak,eta hemendik aurrera era hauetako akats batek zuzenean azterketan gutxi bat suposatuko du, benetan arreta jartzeko modu bakarra da eta.
1.- Identitate nabariak:
- (a+b)2= a2+b2+2ab
- (a-b)2= a2+b2-2ab
- (a+b)(a-b)= a2-b2
2.- Aurrekoaren haritik, hau ezin da horrela egin!!!
(5x-3+7x+2-4)2=5x2-32+7x2 +22-42
3.- Polinomio bat X-1 binomioarekin zatitu nahi baduzue Ruffini aplikatzeko 1 zenbakia erabili behar duzue, eta X+1 binomioarekin zatitu nahi baduzue berriz –1.
4.- Izendatzailean ezezagunak dituzten ekuazioak askatzeko izendatzailea kentzea komeni da, eta hortarako izendatzaile komuna jarri behar da. Hori egiteko modurik sinpleena mkt bidez egitea da, modu honetan bukaerako kalkuluak asko errazten baitira. Hau egiten ez baduzue zuen erabakiarekin konsekuente izan behar duzue, eta ariketa bukaeraraino bete.
3. GAIA: EKUAZIOAK, INEKUAZIOAK, ETA SISTEMAK
Aurreko gaiarekin egin bezela, kasu honetan ere eskematxo jartzen dizuet. Berriro ere zuen arabera moldatu eta baliagarri izan badaiteke igo hona.
Ekin lanari!
Ekin lanari!
2. GAIA: POLINOMIOAK
Hemen uzten dizuet bigarren gaiari buruz gelan ikusi dugunari buruzko eskematxo bat. Ea ikasteko orduan baliagarria zaizuen. Hala ere, zuek aldatu, moldatu eta editatu beharko duzue, zuen beharretara egokitzeko. Daturen bat gehitu, aldatu, e.a nahi baduzue eta bertzeentzat baliagarria dela uste baduzue igo hona, denei mesede egingo diezue eta. Animo!!
1. GAIA: ZENBAKI ERREALAK
Zenbaki irrazionalek zertarako balio dute? noiz erabiltzen dira ba? eta nik zertarako behar dut hori?... horiek guztiak galdetu dizkidazue gelan... hemen bideo polit bat zuen jakinmina pizteko. Ea antzekorik aurkitzen duzuen interneten informazio zabalagoa ematen duenik. Hala bada, igo hona bertzeok ere ikusteko!
http://www.youtube.com/watch?v=j9e0auhmxnc&feature=player_detailpage
http://www.youtube.com/watch?v=j9e0auhmxnc&feature=player_detailpage
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

