martes, 6 de diciembre de 2011

AZTERKETAKO AKATS NAGUSIAK

Azterketetan behin eta berriro ondorengo dokumentuko akatsak ikusi ditut. Akats hauek EZIN ERREPIKATUZKOAK dira. Gelan behin eta berriro egin ditugu horrelako ariketak,eta hemendik aurrera era hauetako akats batek zuzenean azterketan gutxi bat suposatuko du, benetan arreta jartzeko modu bakarra da eta.


1.- Identitate nabariak:
  • (a+b)2= a2+b2+2ab
  • (a-b)2= a2+b2-2ab
  • (a+b)(a-b)= a2-b2


2.- Aurrekoaren haritik, hau ezin da horrela egin!!!

(5x-3+7x+2-4)2=5x2-32+7x2 +22-42



3.- Polinomio bat X-1 binomioarekin zatitu nahi baduzue Ruffini aplikatzeko 1 zenbakia erabili behar duzue, eta X+1 binomioarekin zatitu nahi baduzue berriz –1.

4.- Izendatzailean ezezagunak dituzten ekuazioak askatzeko izendatzailea kentzea komeni da, eta hortarako izendatzaile komuna jarri behar da. Hori egiteko modurik sinpleena mkt bidez egitea da, modu honetan bukaerako kalkuluak asko errazten baitira. Hau egiten ez baduzue zuen erabakiarekin konsekuente izan behar duzue, eta ariketa bukaeraraino bete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario